CAMPAMENTO EN CANDANCHU 2012
Azkenean, luzaroan espero genituen mendiko udalekuak hasi dira. Horietako lehena: CANDANCHU. Ederto hasi gara, eguraldi onaz eta ondo pasa nahi duten neska-mutil talde batekin.
Lehengo larunbatean BILBOtik abiatu ginen, Candanchura heldu eta inguratzen gaituzten mendiekin lehenengo kontaktua izan genuen.
Igandean, Eskalarreko Ibonera eta Les Moineseko Lepora joan ginen, asteari ekiteko paseo ederra da. Oraingoan ura oso hotz zegoen eta bainua hartzeko gogorik ez.
Astelehenean, eskalada-tailerra hasi genuen eta hamaiketako ogitartekoa jandakoan, Done Jakuerako bidean zehar paseatzen ibili ginen, Canfranceraino. Igerilekuetan bainu ederra hartzeko itzelezko gogoaz heldu ginen.
Asteko egun nagusietariko bat gaurkoa izan da. Estaneseko Iboneraino oinez joan gara, Candanchutik abiatuta, Chorrotaren igarobidetik eta Sansaneteko aparkalekura itzuli gara. 12 km. inguru Pirinioetako txokorik ederrenetarikoan zehar.
Honako hauek dira orain arteko berriak eta argazkiak.
Agur.
leer másSi te ha gustado este artículo, compártelo:


