Bienvenidos al Portal de BBK

contacto

Informazio interesgarria

-

Jarraian, nazioarteko eragiketetan eraginkorragoa izateko informazio interesgarria eskaintzen dizugu.

  • IBAN (Bankuko Kontuaren Nazioarteko Kodea)

Nazioarteko merkataritza-transakzioen tratamendua arintzeko eta merkatzeko, fondo-hartzailearen banku-helbideratzearen IBANa aurkeztu behar da.
Mundu osoan banku-kontu bat identifikatzeko balio du kode horrek. Alfanumerikoa da, eta gehienez 34 karaktere ditu.
Hona hemen bere egitura:

  • Lehen bi karaktereak alfabetikoak dira, eta kontuaren jatorrizko herrialdearen adierazgarri dira.
  • Hurrengo bi digituak kontrolekoak dira, eta, eurei esker, IBAN osoa balioztatzen da.
  • Azken zatia kontu nazionalaren zenbakia da. Gure kasuan, BKKren (Bezeroen Kontu Kodearen) 20 zenbakiak izango dira. Hau da, banku-erakundea (4 digitu), kontuaren bulegoa (4 digitu), kontrol-digituak (2 digitu) eta kontu-zenbakia (10 digitu).
  • Adibidea: ES80 2095 0000 4538 0082 1921

Horrez gain, finantza-erakundearen BICaren berri eman beharko dugu.
Gainera, tresna oso eraginkorra eskainiko dizugu: IBAN etiketak. Horiek beharrezko jotzen dituzun dokumentuetan itsatsi ahal izango dituzu zure banku-helbideratzea hobeto identifikatu ahal izateko eta, horretara, nazioarteko salmenten kobrantza arintzeko.

  • BIC (Bankuaren Identifikazio-kodea)

Finantza-erakundearen identifikazio-kodea da (SWIFT), eta ezinbestekoa da nazioarteko transferentzien tratamendu automatikorako.

Hona hemen BBK-ren BICa: BASKES2BXXX

  • INCORTERMS 2000

Nazioarteko Merkataritza Ganbarak estandarizatutako zenbait termino dira, eta erosleak zein saltzaileak merkantzia zein agiriak banatzean eta arriskuak igortzean kontuan hartu behar dituen betebeharrak zehaztea du helburu.
Horren ondorioz, hobe da zure salerosketa-kontratuetan Nazioarteko Merkataritza Ganbarako Incoterms 2000 aipatzea beti. Hona hemen labur-labur Incoterms 2000 (PDF formatuan). 

Beste zerbitzu batzuk

  • Informazio interesgarria

    Informazio interesgarria

    Informazio interesgarria

    Produktu-sorta zabala eta komunikazio-sistema aurreratuenak eskaintzen dizkizugu, nazioartean negozioa egiteko aukera denak zure enpresaren eskura jartzeko. 

  • Nazioarteko negozioko kobrantza eta ordainketetarako konponbideak

    Kobrantzak, ordainketak eta bermeak

    Kobrantza, ordainketa eta bermeetarako konponbideak

    Merkataritza-eragiketa batean ordainbidea aukeratzeko orduan, berebiziko garrantzia dauka saltzaile eta eroslearen artean dagoen konfiantzak. Horren arabera, berme-maila handiagoa edo txikiagoa daukan agiria eskatuko dugu.

  • Nazioarteko negozioa finantzatzeko konponbideak

    Esportazioak finantzatzea

    ESPORTAZIOAK finantzatzeko konponbideak

    Atzerrian egiten dituzun salmentetarako zerbitzu integrala eskaintzen dizugu.

Menú de pie de página

Saioa eta zure lehentasunak mantentzeko, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzeko eta webgunearen erabilerari buruzko estatistikak lortzeko, gure webguneetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea onartuko duzu. Ezagutu ezazu cookieei buruz daukagun politika eta nola aldatu konfigurazioa