Bienvenidos al Portal de BBK

contacto

Nazioarteko negozioa finantzatzeko konponbideak

-

Nazioarteko merkatuko salmentetarako zerbitzu integrala proposatzen dizugu: zure beharrizanak aintzat hartzen duen esportazioetarako finantzaketa.

Halaber, zure inportazioak baldintza onenetan finantzatzeko beharrezkoa den finantza-egitura jartzen dizugu eskura.

Izan ere, une oro zure neurrirako konponbideak ematen dizkizugu, hala merkataritza-eragiketatan nola atzerriko inbertsioetan, eta kanpo-merkataritzako hitzarmen ofizialei heltzen dieten eragiketetan ere.

esportazioa
Finantzaketa-produktu sorta zabalena dugu, eragiketen ezaugarriei egokitzen dena.

  • aurrerakina: esportazioaren balioa erabili ahal izango duzu eta, gainera, zenbatekoaren kobrantza kudeatzeaz arduratuko gara.
  • zirkulazioko kreditua: hainbat baliabide ekonomiko eskaintzen ditu, ekoizpen zikloetako (fabrikazio aldiko eta nazioarteko salmentak kobratzeko aldiko) likidezia tentsioei erantzun ahal izateko.
  • BBK factoring-a: gure Kutxa nazioarteko (atzerriko bezeroen zorroko) zure negozio-jarduketarekin lotura duten kobrantza-eskubideen titular bihurtzen da eta, horretara, zenbatekoa aurreratu diezazuke kobrantza kudeatuz eta, beharrezkoa denean, zorren kaudimenik ezaren arriskurako asegurua eginez.
  • BBK forfaiting-a: esportatzaileak, finantzaketa mota honi esker, bere enpresa-jarduerarako baliabide ekonomikoak lor ditzake, merkataritza-titulutan (letra ala zor-agiritan) edo epe ertainera eta luzera ordaintzekoak diren bestelako bermedun titulutan dokumentaturik dauden kredituak baditu. Dokumentu horiek berme osoa duten finantza-erakundeek bermaturikoak edo jaulkirikoak izan beharko dute.

inportazioa
Zure enpresaren neurrirako finantza-proposamena eskaintzen dugu, behar duzun ekipamendua edo mundu mailako hornidurak lortu ditzazun eta, horretara, merkatu gero eta lehiakorrago batean hazi eta garatu ahal zaitezen.

  • confirming-a: zure nazioarteko hornitzaileekiko merkataritzako transakzioak finantzatzen ditugu eta euren kobrantzak bermatzen ditugu.
  • ekipamendurako kreditua: bbk-ren bezeroak, kreditu honi esker, bere enpresa-jardueretarako beharrezkoak dituen munduko mailako elementu produktiboak (aktibo finkoa) eros ditzake, adibidez, makineria, industria-ibilgailuak, informatikako ekipamenduak eta abar.
  • leasing-a: EBtik, AEBetatik eta Japoniatik datozen ekipamenduko ondasunak finantzatzeko.

Beste zerbitzu batzuk

  • Informazio interesgarria

    Informazio interesgarria

    Informazio interesgarria

    Produktu-sorta zabala eta komunikazio-sistema aurreratuenak eskaintzen dizkizugu, nazioartean negozioa egiteko aukera denak zure enpresaren eskura jartzeko. 

  • Nazioarteko negozioko kobrantza eta ordainketetarako konponbideak

    Kobrantzak, ordainketak eta bermeak

    Kobrantza, ordainketa eta bermeetarako konponbideak

    Merkataritza-eragiketa batean ordainbidea aukeratzeko orduan, berebiziko garrantzia dauka saltzaile eta eroslearen artean dagoen konfiantzak. Horren arabera, berme-maila handiagoa edo txikiagoa daukan agiria eskatuko dugu.

  • Nazioarteko negozioa finantzatzeko konponbideak

    Esportazioak finantzatzea

    ESPORTAZIOAK finantzatzeko konponbideak

    Atzerrian egiten dituzun salmentetarako zerbitzu integrala eskaintzen dizugu.

Menú de pie de página

Saioa eta zure lehentasunak mantentzeko, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzeko eta webgunearen erabilerari buruzko estatistikak lortzeko, gure webguneetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea onartuko duzu. Ezagutu ezazu cookieei buruz daukagun politika eta nola aldatu konfigurazioa